Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/08/14

Hainbat hobekuntza-lan egin dira San Pedroko frontoian

Udalak pilotalekua garbitu, margotu eta goiko sarea berritu du

Pasaiako Udalak hainbat hobekuntza-lan egin ditu San Pedroko frontoian, instalazioaren egoera eta erabilera hobetzeko helburuarekin. Herritarrek eta kirolariek egunero erabiltzen duten kirol gune honetan margotze-lanak eta garbiketa-lanak egin dira, eta goiko sarea ere berritu da.

Alde batetik, frontoiaren ezker pareta berdez margotu dute eta distantzia-markak behar bezala markatu dira.

Bestetik, frontisa eta ondoko hareharrizko horma garbitu dira, pilatutako zikinkeria kendu eta gunearen itxura hobetuz.

Horrez gain, Udalak goialdean lehendik zegoen sarea berritu du altuago bat jarriz. Orain artean pilota ugari sarean harrapatuta geratzen zirenez, zulo txikiagoak dituen sare berria jarri da, pilotak bertan gera ez daitezen eta erabiltzaileek galdu ez ditzaten saihesteko. Sarearen berritzearekin, frontoiaren erabiltzaileek antzemandako arazo bati irtenbidea eman nahi izan dio Udalak.

Lan horiek egiteko Pasaiako Udalak 31.191,38. euroko inbertsioa egin du, eta lanak bi fasetan egin dira: sarea berritzeko hasierako fasea uztailaren erdialdean, eta pintatze-lanak abuztuaren hasieran; guztira 3 aste.