Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/17

Zarauzko bizilaguna zen emakume baten hilketa matxista salatzen dugu

Mugimendu feministaren mobilizazio isila, urriaren 17an, 19:00ean, Antxon

Urrian Zarautzen gertatutako emakume baten hilketa salatu nahi du Pasaiako Udalak. Senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Hilketa matxista berri honek gogorarazten digu, beste behin ere, indarkeria matxista dela gure gizartean oraindik ere bizirik dirauen desberdintasun estrukturalaren adierazpenik larrienetakoa. Ez dira kasu isolatuak, baizik eta sistematikoki ematen den indarkeria bat, eta horri aurre egiteko ezinbestekoa da erakunde, gizarte-eragile eta herritarren konpromiso aktiboa.
Gertakari hori dela-eta, Pasaiako Udaletik jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Hori horrela, mugimendu feministak deitutako mobilizazio isiletan parte hartzeko deia egiten dugu, gaur, urriaren 17an.

  •     Gure Zumardia (Pasaia Antxo) : 19:30ean

Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez!