Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/09

Sergio Pereirak “Las hijas de Amari” liburua aurkeztuko du 4 barrutietan

Otsailean eta martxoan, liburutegietan

Sergio Pereirak Las hijas de Amari izena duen eleberria aurkeztuko du  Pasaiako 4 barrutietan:

-Otsailak 12, 19:00, Trintxerpeko liburutegia.
-Otsailak 19, 19:00, San Pedroko liburutegia.
-Martxoak 5, 19:00, Donibaneko liburutegia.
-Martxoak 12, 19:00, Antxoko liburutegia.

Aurkezpenak ele bietan izango dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Las hijas de Amari historia eta kondaira modu erakargarrian uztartzen dituen lana da, testuinguru kultural eta geografiko liluragarrian. Testuan zehar, Sergio Pereirak antzinako Baskonian murgiltzen gaitu, mistizismoz eta borrokaz beteriko lurraldean, non gertaera historikoek eta mitoetan oinarritutakoek era naturalean bat egiten duten.

Sinopsia

Baskoien lurraldea erromatar inperioaren mende dago duela mende bat baino gehiagotik. Bi herrien arteko harremanak baketsuak eta adeitsuak izan dira orain arte, baina Erromaren handinahiak ez du mugarik ezagutzen, eta laster, agintari batzuen arteko ezinikusiek adiskidetasun hori hautsi egingo dute.

Idazlearen datuak

1979an Pasaian jaio zen Sergio Pereira Zumalakarregi. Literatura-, arte- eta historia-zale amorratua da gazte-gaztetatik. Halaber, arte eszenikoen zale handia da, eta hainbat urtez antzerki-talde amateur batean parte hartu zuen aktore eta gidoilari gisa.

Honako eleberri hauen egilea da: La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014), El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017), La bahía bajo la niebla (Círculo Rojo, 2019) eta La maldición de los inocentes (Universo de Letras, 2021).