Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/12
Hezkuntza komunitateentzako dirulaguntzak 2025
Eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 4an izango da
Kultura eta Hezkuntza sailak jakinarazten du 2025eko Hezkuntza komunitateentzako dirulaguntza deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela urtarrilaren 5ean. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hortaz, eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 04an izango da.
- Eskaerak udalaren online izapideen atarian aurkeztu beharko dira nahitaez.
- Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean egin daiteke eskaera (ziurtagiri elektronikoa behar da).
- Eskaera, E050 eskari orriaren bidez egin behar da.
- E143 Dirulaguntzaren justifikazioa
Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Kultura eta Hezkuntza Sailarekin (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kultura@pasaia.net).







