Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/08/12

Abuztuaren 13an Donibaneko HAZ bulegoak bakarrik eskainiko du zerbitzua

Antxo eta Trintxerpeko bulegoetan ez da zerbitzurik eskainiko

Pasaiako Udalak jakinarazten du Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoek ordutegi aldaketa izango dutela bihar, abuztuak 13: Donibaneko bulegoak bakarrik eskainiko du zerbitzua, 08:00etatik 14:00etara. Hortaz, Antxo eta Trintxerpeko bulegoetan ez da zerbitzurik eskainiko.

Era berean eta biharko salbuespena alde batera utzita, HAZ bulegoen ordutegiak ondorengoak izango dira irailaren 6ra bitartean:

Donibane

  • Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. 

Trintxerpe

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00etatik 14:00etara. 

Antxo

  • Astearte eta ostegunetan, 08:00etatik 14:00etara. 

Harremanetarako telefonoa: 943344034.