Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/09/10
Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten duten jarduerak sustatzeko diru-laguntzak
Epea zabalik irailaren 10etik 30era arte
Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak dira; betiere, elkarte horietako jarduerek Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten badute.
Eskaerak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:
- E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).
- E018 Diru-laguntza eskaera: gizarte zerbitzuen arloko ekintzen antolamendua.
- Diruz lagunduko den jardueraren proiektua.
- Proiektu berarentzat emandako gainerako diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikoa ez duela jaso agertzen duen zinpeko adierazpena.
- Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena.
- Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.
- Elkarteak duen antzinatasunaren egiaztagiria.
- Emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua.
- Pasaiako emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua.
- Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura zerrenda.
- Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
- Elkartearen estatutuak.
- Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala.
- Elkartearen IFK (Identifikazio Fiskalaren Kodea).
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre: Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan
- Internet bidez. Aurretik aipatzen diren nahitaezko AGIRI guztiak bete eta hasi online tramitazioarekin
- Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA
Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.







