Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/08

Sasi-kentze eta garbiketa-lanak egingo ditu udalak irailaren 10ean Trintxerpen eta San Pedron

Zenbait gunetan balizatu diren eremuak kotxe gabe utzi beharko dira 06:00ak baino lehen

Irailaren 10ean, asteazkena, Pasaiako Udalak sasi-kentze eta garbiketa-lanak burutuko ditu  Azkuene goian, Frontoiko Zumardiko aldapan eta Farolako bidea Kanpitxo kalearekin gurutzatzen den lekuan. Horretarako, Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako langileak bertan lanean arituko dira goizean zehar.

Hori dela eta, goizeko 06:00etatik aurrera balizatutako eremu horietan autorik ez aparkatuta egotea eskatzen da.

Lanak amaitu bezain laster, kotxeak berriz aparkatzeko aukera izango da. Barkatu eragozpenak.