Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/13
XIV. Ganbera Musika Astea martxoaren 23tik 27ra ospatuko da
5 emanaldi izango dira Trintxerpeko alkateordetzan eta guztiak doakoak
Pasaia Musikalek eta Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak, Musikeneren, Illumbe Musika Elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin, Ganbera Musika Astearen hamalaugarren edizioa aurkeztu dute.
Bost kontzertuko ziklo bat izango da, eta publikoak goi mailako ganbera-emanaldiak entzungai izango ditu doan (edukiera bete arte). Erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da ziklo hau euskal musikako talentu gazteak ezagutzeko.
Zikloa martxoaren 23tik 27ra izango da eta kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian. Programazioak formatu eta genero ugari biltzen ditu, laukote klasikotik hasi eta jazzera arte, haize boskotea eta kantua barne.
Egitaraua:
Martxoak 23, astelehena — "Cuarteto EKI"
Aitziber Esuain, Enara Lores, Ada Hernández e Iván Frau.
Martxoak 24, asteartea — "Trio ALOUETTE"
Irene Rosado, Clara Martínez eta David Corella.
Martxoak 25, asteazkena — "TEREA Quintet"
Eider Díaz, Guillermo de la Riva, Alberto Martínez, Salva Ruiz eta Knut Nes Panengstuen.
Martxoak 26, osteguna — "WHITE CARTERS Jazz"
Xabier Aguado, Izan Quintela, Oier Alberdi, Iker Toribio, Cristina Pascual, Ager Alzola eta Alejandra Bartolomé.
Martxoak 27, ostirala — "Kantu Eguna"
Lorea López-Ederra eta David Corella.
Informazio gehiagorako:
pm.idazkaritza@pasaia.net helbide elektronikora idatz daiteke edo Pasaia Musikaleko sareak kontsultatu.







