Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/12/31

Gaitzespena eduki matxistako pintadei

Azken egunetan pintadak agertu dira Pasaiako hainbat lekutan, eta horietako batzuek eduki matxista izan dute. Egia da pintada isolatuak direla, baina Pasaiako udaletik eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Mahaitik gure gaitzespenik sakonena adierazi nahi diegu ekintza horiei, uste baitugu, pertsonen askatasun indibidualaren aurka ez ezik, pasaitar guztien arteko berdintasunaren eta bizikidetzaren aurka ere egiten dutela.

Horien edukia ikusita, uste dugu beharrezkoa dela pasaitarren arteko berdintasunaren eta elkarrekiko errespetuaren alde lan egiten jarraitzea eta tratu ona sustatzeko neurriak hartzea