Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/12/16
Gabonetan, haurrentzako egitarau magiko eta oparoa
Abenduaren 22tik 27ra ekintza desberdinak antolatu dira lau barrutietan
Aurtengo Gabonetan ere Pasaiako haurrentzako egitarau magiko eta oparoa antolatu dute Pasaiako Udalak, San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludotekek eta Trintxerpeko Ekaitza gazte taldeak elkarlanean.
Gabonetako Haur Jaia abenduaren 23, 26 eta 27an
Donibanen
3 egunetan jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Udal Ludotekan eta Juanba Berasategi aretoan. Era berean, Demode Quarteten Epa txiki eta Azken eguzkilorea ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute haurrek.
San Pedro
Jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Udal Ludotekan eta Udal Aretoan.
Gora Kopak! ikuskizuna eta Kai Malabaristaren Tik-tak denbora! emanaldia ikusteko aukera ere izango dute haurrek.
Antxo
Jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Udal Ludotekan eta Kultur Etxean.
Horrez gain, Plastic&Co eta Zirika Zirkusen Eolo ikuskizunak izango dira Antxon.
Gabonaldia, abenduaren 22, 23 eta 26an
Trintxerpe
3 egunetan jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu ditu Ekaitza Gazte taldeak Karmengo Ama eskola publikoko gimnasioan.
Bi ikuskizun eskainiko dira Trintxerpen: Zirika Zirkusen Modernoak eta Pepa eta Kutxo: Pailazokeriak.
Ordutegiak
Jarduera guztiak 16:00etatik 19:00etara izango dira eta 4 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Ikuskizunak, berriz, 18:45ean hasiko dira barruti guztietan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.







