Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/26

San Pedroko Esnabide kaleko zenbait gune berrasfaltatuko dira

Lanak otsailaren 26an hasiko dira, 22:00etatik aurrera, eta 27an amaituko dira, 06:00ak aldera

Pasaiako Udalak Esnabide kaleko (San Pedro) zenbait gune asfaltatuko ditu berriro. Lehenengo fasea gaur gauean (otsailak 26) hasiko da, biribilgunean.

Lehenik, fresaketa-lanak egingo dira, asfaltatzearekin amaitzeko. Aurreikuspenen arabera, hilaren 27ko 06:00ak baino lehen amaituko dira.

Bigarren fasean, oraindik baieztatu gabeko datan, Esnabide kaleko 12. eta 18. zenbakien arteko zatia eta Serafin Esnaolaren zati bat asfaltatuko dira.

Lan horiek meteorologiaren mende daude, izan ere, lan horiek behar bezala egiteko aldeko meterologia behar da.

Ez da trafikoa etengo, eta kontratatutako enpresako langileak arduratuko dira lanek irauten duten bitartean izan daitekeen trafiko apurra zuzentzeaz.

Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.