Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/30

Erregeen kabalgatek lau barrutiak hartuko dituzte urtarrilaren 5ean

Udaltzaingoak trafiko-eraginen berri eman du

Pasaiako 4 barrutietara iritsiko dira Erregeen kabalgatak urtarrilaren 5ean. Ibilbideak eta trafiko-eraginak hauek izango dira:

SAN PEDRO

  • 18:30 - Pabloenea kalea, Farolako bidea, Urrestarazu anaien kalea, Ricardo Arrillaga kalea, Daniel de Castelao kalea, Frontoiko zumardia aldapa, Tirri-Tarren plaza, Markina Ingeniariaren kalea, Esnabide kalea, Markina Ingeniariaren kalea, Arraunlari kalea, San Pedro kalea, San Pedro parrokia.

Autobus zerbitzuari dagokionez, 19:00etatik 20:00etara Trintxerpe eta San Pedro tartean autobus zerbitzurik ez da eskainiko. Azken autobusa, beraz, 18:55ean irtengo da San Pedrotik Trintxerperantz. 20:00etatik aurrera Ekialdebusen autobus zerbitzu arrunta berrezarriko da.


DONIBANE

  • 17:00 - Eguraldi ona egiten badu: Nabalaldea, Meipiko rotonda, frontoia, Bordalaborda, San Roke, San Juan XXIII, frontoia, Donibane kalea, Bonantzako arkua, Santiago plaza

Euria egiten badu: Nabalaldea, Meipi, Bizkaia plaza eta Santiago plaza.

Errege Magoei ongietorria emateko, Donibane kalea itxi egingo da eta Santiago plaza ibilgailurik gabe utzi beharko da.

Autobus zerbitzuari dagokionez, 17:30etik 18:30era zerbitzua bertan behera geratuko da San Roke 1-3ko eta Juan XXIII 1eko geltokietan, eta autobusa Meipiko biribilgunera bakarrik helduko da.

TRINTXERPE

  • 16:45 - Erregeak pantalanera iritsiko dira, handik Euskadi etorbidera eta Alkateordetzaraino. 18:30ak arte haurren eskutitzak jasoko dituzte bertan.
  • 19:00 – Kabalgata Gernika plazatik Gudari plazara eta hortik hasiko da ibilbidea.
  • 20:45 - Kamioneta bat aterako da bigarren ibilbide azkar eta zabalago bat egitera.

Euskadi etorbidea itxi egingo da 17:00etatik 22:00etara.

Autobus zerbitzuari dagokionez, 19:00etatik 20:00etara Trintxerpe eta San Pedro artean autobus zerbitzurik ez da eskainiko. Azken autobusa, beraz, 18:55ean irtengo da San Pedrotik Trintxerperantz. 20:00etatik aurrera Ekialdebusen autobus zerbitzu arrunta berrezarriko da.

Dbusen zerbitzuari dagokionez, Azkuene kaletik orduero igarotzen den autobus txikiak ez du zerbitzurik emango 19:30ean. Horren aurrekoa nahiz ondorengoa bere horretan mantenduko dira.


ANTXO

  • 18:30 - Lore Txorta elkartetik aterako dira Blas de Lezo, Eskalantegi, Kupeldegi eta Kultur Etxean amaitzeko. Bertan haurren eskutitzak jasoko dituzte urtero bezala.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).