Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/03/03

Enpatikonomia, ingurukoei entzun, guztiok irabazteko

Martxoaren 13an Errenteriako Agustinak Zentroan

Enpatikonomia saioa berria antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Hitzordua martxoaren 13an izango da, Errenteriako Agustinak zentroan.

Enpatikonomia ingurua eta pertsonak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da, jarduera ekonomikoan enpatia eta zaintza balio nagusi gisa txertatzen dituena, negozioan eragin positiboa sortzeko. Ikuspegi hori ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru orduko jardunaldia da, enpresentzako adibide, eredu baliagarri eta praktika onen bidez, euskaraz hausnarketarako eduki interesgarriak lantzeko eta elkartrukerako aukera eskaintzen duena.

Zure negozioa enpresa aurreratu bilakatzeko bidean baliagarri gertatuko zaizun informazioa eskuratuko duzula ziur izan. 

GORDE EZAZU EGUNA ZURE AGENDAN!

EGITARAUA ETA IZEN EMATEAK