Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/13

Pasaia Itsas Festibalak herritarrei irekitako topaketa antolatu du,  Zaporeak eta SMHren eskutik bere alderdi solidarioena indartuz 

Otsailaren 17an, 18:30ean, San Pedron

Datorren asteartean, otsailak 17, Pasaia Itsas Festibalak, maiatzaren 14tik 17ra egingo den laugarren edizioaren alderdi solidarioena ezagutzera emango du herritarrei irekitako topaketa batean, Pasai San Pedroko Lonjan, 18:30ean. 

Beste behin ere, jaialdiak elkartasunarekin eta lankidetzarekin duen konpromisoa indartu nahi du, tresna horiek funtsezkoak baitira hainbat eremutako eragileen artean sinergiak sortzeko eta kulturaren, ingurumenaren eta humanitatearen arloetan ekimen berriak bultzatzeko.
Testuinguru horretan, Pasaia Itsas Festibalak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) bezalako erakunde erreferenteekin duen lankidetza berritu du. Bi elkarteek jaialdiarekin bat egingo dute eta datorren astearteko solasaldian parte hartuko dute. Helena Ruiz de Azua, Zaporeak elkarteko komunikazio arduraduna eta Amaia Iguaran, ISHko presidenteordea, San Pedroko lonjan izango dira, María de Frutos Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariarekin, Teo Alberro Pasaiako alkatea eta festibaleko presidentearekin eta Xabier Agote Albaolako presidente eta festibaleko zuzendariarekin batera.

Zaporeak GKEak jaialdiko jangela solidarioa kudeatuko du eta bertan otorduak emango dizkie aurtengo edizioko tripulazioei. Helburu bikoitzarekin egingo du: eskifaiako kideei kalitatezko proposamen gastronomiko baten inguruko esperientziak partekatzeko topagune bat eskaintzea, eta dirua biltzea Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen eremuetan lan humanitarioa egiten jarraitzeko.
Bestalde, Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) jaialdian izango da Aita Mari ontziarekin, laguntza-ontzi bihurtu duen atunontzia. Itsasontzia Pasaian porturatuko da, herritarrak sentsibilizatzeko milaka pertsonak egunero itsasoan bizitzen ari diren errealitatea ikustaraziz. Itsasontzia jaialdiaren egunetan bisitatu ahal izango da. 

TOPAKETA IREKIA: Elkartasun topaketa

Data: otsailak 17, asteartea 
Ordua: 18:30 prentsaurrekoa / 19:00 mahai-ingurua
Non: Pasai San Pedroko Lonjan
Parte-hartzaileak: 
    • Teo Alberro, Pasaiako alkatea eta Pasaia Itsas Festibalaren presidentea
    • María de Frutos, Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasuneko teknikaria
    • Xabier Agote, Albaolako presidentea eta Pasaia Itsas Festibalaren zuzendaria
    • Amaia Iguaran, ISHko presidenteordea
    • Helena Ruiz de Azua, Zaporeak elkarteko komunikazio arduraduna

Topaketa herritarrentzat zabalik egongo da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.