Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/11

Ekaitz Goienetxea idazlea Hugoenean izango da zazpi egunez

Ideiak eta idatzi solteak ordenatu eta lan berri bat abiatzeko tartea hartuko du Pasaian abenduaren 14a arte

Beste sortzaile bat izango da urte amaiera honetan Hugoenean. Izan ere, Ekaitz Goienetxeak 7 egun igaroko ditu bertan, ideak eta idatzi solteak ordenadu eta lan berri bat abiatzeko lanetan. Abenduaren 14an amaituko du bere egonaldia.

Miarritzen sortua da Ekaitz, 1982an, eta txikitatik bizi da Bermeon. Erredaktore kreatiboa da: kazetaritzan, publizitatean eta tarteka baita literaturan ere aritua. Gabriel Aresti XXXI ipuin lehiaketan lehen saria eta akzesita jaso zituen aurkeztutako bi ipuinengatik. 2016ko martxotik maiatzera Beste Hitzak literatura egonaldia egin zuen Eslovenian. 2018an lehen eleberria aurkeztu zuen, "Zaldi mamarroa" Elkar argitaletxearekin.

Pasaitarrek Trintxerpeko liburutegian dute Goienetxearen "Zaldi mamarroa” eleberria maileguan hartzeko aukera. 80garren hamarkadan girotua, maisuki eramaten gaitu herri kozkor batean heroina iritsi zeneko istorietara. Ez da Pasaian girotua, baina izan zitekeen, edo ez? Irakurri eta deskubritu.