Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/05/24
Donibane eskubaloiak etxean jokatuko du Gipuzkoako kopako finala
Ekainaren 25ean, Donibaneko kiroldegian
Aukera paregabea daukate eskubaloizaleek Donibaneko Kiroldegian larunbatean 19:00etan izango den Gipuzkoako Kopako finalaz gozatzeko. Donibane Eskubaloia eta Ordizia lehiatuko dira nor nori gailenduko, nork nori irabaziko!
Senior kategoriakoa aparte, kadete mailakoa ere jokatuko da Donibanen, Tolosa eta Usurbilen artean, 17:00etan. Beraz, aukera aparta eskubaloi arratsalde zirraragarria bizitzeko Donibaneko kiroldegian.







