Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/21

Pasaian gauzatutako kultur programak eta jarduerak bideratzeko dirulaguntzak 2025

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 17an amaituko da

Kultura eta Hezkuntza sailak jakinarazten du 2025eko kultur programeetarako dirulaguntza deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hortaz, eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 17an izango da.

Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Kultura eta Hezkuntza Sailarekin (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kultura@pasaia.net).