Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/02/05
San Pedroko liburutegiko kanpoaldean buzoia jarri da
Liburuak edozein momentutan bueltatzeko erabiliko da
Udalak aste honetan San Pedroko udal liburutegiko kanpoaldean buzoi berri bat jarri du.
Zerbitzu berri honekin, erabiltzaileek edozein ordutan eta egunetan utzi ahalko dituzte buzoi horretan maileguan hartutako liburu eta DVDak. Horrek, erraztasuna emango die erabiltzaileei.
Buzoiaren erabilera egokia egiteko eskaera egin nahi du Udalak.







