Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/08
Proposatu Bokaleren III.Topaketarako sarituak!
Proposamenak jasotzeko epea irailaren 17an amaituko da

Urriaren 23an, Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak III. Topaketa egingo du eta aurten ere euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edota taldeak saritu nahi ditu. Eta, horretarako, lau barrutietako herritarren proposamenak jaso nahi dituzte. Sariaren helburua: azken urteetan euskararen sustapenean lanean aritu direnei eskerrak ematea, eta egindako lanaren balioa azpimarratzea.
Proposamenak jasotzeko epea: irailaren 8tik 17ra.
Animatu eta proposatu!






