Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/01/23

Trintxerpe Atletiko Klubak 10 bizikleta entregatu ditu Senegalera bidaltzeko

Senegalera 1000 bizikleta bidaltzea helburu duen ekimena da

Trintxerpe Atletiko Klubak 10 bizikleta eman dizkio Baobab Elkarteari "Heziketarako Bizikletak – BAOBAB Euskal Herria" proiektuaren barruan. Ekimen solidarioa da, eta Senegali 1.000 bizikleta ematea du helburu, hezkuntza, mugikortasun iraunkorra eta gizarteratzea sustatzeko.

Horretarako, erabilitako bizikleten bilketa solidarioa egin zen, horiei bigarren bizitza bat emateko.

Ekintza hau Trintxerpe Atletiko Klubaren, Pasaiako Udalaren, Ortzadar Zentroaren eta C.C Garberaren arteko lankidetzari esker egin ahal izan da.

Trintxerpe Atletiko Klubak azpimarratu du garrantzitsua dela gizarte-erakundeen, erakunde publikoen eta eragile pribatuen arteko elkarlana, komunitatean eragin positiboa duten proiektuak bultzatzeko.

Pasaiako Udalak, bestalde, oso positibotzat jotzen du era honetako gizarte-proiektuetan parte hartzea; izan ere, bizikleten dohaintza honen bidez, Baobab elkarteko erabiltzaileen autonomia, hezkuntzarako sarbidea eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko da.