Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/14
Babarrun-jana dela eta, trafiko aldaketak izango dira Meipin
Azaroaren 15ean izango da, Donibanen
Azaroaren 15ean Babarrun jana izango da Meipin, Donibanen.
Meipiko Jai Batzordeak, Xantixa elkartearekin batera antolatutako ekimen horren egitaraua hau da:
- 11:30 Haurrentzako jolasak.
- 14:00 Bazkari herrikoia. Ostean, Bingo solidarioa.
- 18:00 Futbolin txapelketako finala. Ondoren, DJ Kabuxa.
Ekimenak antolatzeko, Lezobidea kalea itxi egingo da azaroaren 15eko 11:00etatik azaroaren 16ko 01:00etara.
Barrutira sartu eta bertatik irteteko alternatiba hau izango da: Bizkaia plazara Larrabide errepidetik eta San Roke nahiz Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da; atera, berriz, Bordalaborda kaletik.
Autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu, izan ere, Meipiko biribilgunean kokatuko da geralekua azaroaren 15eko 11:00etatik aurrera eta egun osoan zehar. Azaroaren 16an, zerbitzua betiko moduan izango da.







