Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/30

Hasierako onarpena 2026ko aurrekontuari

EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin, EAJren abstentzioarekin eta PSE-EEren kontrako botoarekin egin du aurrera aurrekontuak

​​​​​Pasaiako Udalak 2026ko aurrekontuei hasierako onarpena eman die, EH Bildu, Podemos eta EAJ udal taldeen arteko akordio zabalari esker. Akordio horren ondorioz, aurrekontuek beharrezko babes politikoa jaso dute abenduaren 30eko osoko bilkuran, gobernukideen aldeko bozekin, jeltzaleen abstentzioarekin, eta PSE-EEren kontrako botoarekin.

Horiek horrela, abenduaren 30eko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zaio 31.245.491 euroko aurrekontuari, izaera sozial, jasangarri eta komunitario nabarmenekoa.

Udal Gobernuak 2025eko azaroaren 28an aurkeztu zuen 2026rako aurrekontu-proposamena, herritarren bizi-kalitatea hobetzea, zerbitzu publikoak indartzea eta gizarte-kohesioa sustatzea lehenesten zituena. Aurkezpen horretatik aurrera, gobernuak negoziazio-prozesua ireki zuen oposizioko taldeekin, eta hainbat bileraren ondoren EAJrekin akordioa ixtea lortu du, udalerriarentzat estrategikotzat jotzen diren zenbait partida handituz eta beste hainbat neurri berri txertatuz.

 

AURREKONTU PROPOSAMENA