Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/02/06
Amaia Carrere, Nekatoenea-Hugoenea literatura sorkuntza egonaldiaren irabazlea, Ubera liburutegian izango da
Komiki baten sorkuntzaren gakoak emango ditu otsailaren 12an Donibanen
Amaia Carrere Baionan jaiotako marrazkilari, ilustratzaile eta komiki egilea da. Nekatoenea-Hugoenea literatura sorkuntza egonaldiaren irabazlea izan zen iaz eta bere lanak burutzen aritu zen Hugoenean zenbait egunez.
Sari bezala, euskal mitologiari buruzko komikia sortzeko beka bat jaso zuen. Orain, bere hurrengo pausoen berri emango du: marrazkiak, gidoiak eta beste nola egiten dituen ezagutzeko aukera paregabea izango da Donibaneko liburutegian.
Hitzordua otsailaren 12an izango da 18:30ean eta sarrera doakoa izango da.
Abenturazko komiki batean egin du lan azkenaldian, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Komikia pedagogikoa da, umorearekin egina, eta ongi dokumentatua, pertsonaien jatorria eta zer sinbolizatzen duten kontatzen duena. Haur eta nerabeei zuzendutako proposamena da, euskal mitologia gertutik ezagutu dezaten.







