Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/11/21
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik
Nabigaziorako lehenengo bi milietan, azaroaren 22an 00:00etatik 15:00etara
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez egoteko, edo ahalik eta gehien murrizteko.
Prebentzioko neurriak:
- Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
- Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara.
- Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
- Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
- Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
- Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
- Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte. Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
- Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Alerta laranjaz gain, azaroaren 21, 22 eta 23an hainbat abisu hori daude baita ere.








