Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/07
Aldaketarako Marearen hirugarren edizioa urriaren 10ean abiatuko da
Itsasoaren eta ingurumenaren zaintza ardatz dituen ekimenak urritik abendura bitarteko egitarau zabala eskainiko du

Aldaketarako Marearen hirugarren edizio urriaren 10ean abiatuko da. Itsasoaren eta ingurumenaren zaintza ardatz dituen ekimenak urritik abendura bitarteko egitarau zabala eskainiko du aurten, herritarren parte-hartzea eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko.
Pasaiako Udala, MATER, CIMASUB, Buceo Donosti, Pasaia Kayak, AZTI, Laurak Bat eta Blas de Lezo LHII eragileak elkarlanean arituko dira aurten Aldaketarako Marearen hirugarren edizioan. 2026ko egitarauaren berri emateko argazkian ageri dira, ezker-eskuin: Emilio Cachafeiro (Pasaia Kayak), Ana Etxabe (Laurak Bat), Mikel Aranzabal (Blas de Lezo LHII), David Sanchez eta Lourdes Anza (Cimasub), Teo Alberro (Pasaiako alkatea), Joana Auzokoa (Pasaiako Udaleko Ingurumen teknikaria), Oscar Mayor eta Mari Paz Lopez (Buceo Donosti), Maria Calvo (Azti) eta Izaskun Suberbiola, (MATER).
Ekimenaren helburuak dira herritarrak itsasoaren eta kostaldearen zaintzara hurbiltzea, ingurumenaren gaineko kontzientziazioa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea, honako arlo hauek jorratuz: itsas hondakinen prebentzioa eta bilketa, itsas ekosistemen ezagutza, klima-aldaketara egokitzea eta ingurumen-hezkuntza.
2024an lehen aldiz abian jarri zenetik, Aldaketarako Marea elkarlaneko programa gisa sendotu da, Pasaiako hainbat eragile eta erakunderen ezagutza eta jarduerak bateratuz. Aurten, gainera, Blas de Lezo LHIIk bat egin du ekimenarekin, ikasleen parte-hartzearen bidez itsas hondakinen bilketa eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa ikasgeletan ere sustatzeko.
Horrela, hiru hilabetetan askotariko jarduerak egingo dira Pasaian: kostaldea eta itsas ekosistemak ezagutzeko irteerak, itsas hondakinen bilketa eta arrantza, itsas hondoaren garbiketak, klima-aldaketara egokitzeko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilbideak, erakusketak, ipuin-kontaketak eta itsaspeko zinemari lotutako jarduerak, besteak beste.
URRIA
- Urriak 10 | 10:00-13:00
- Kostaldea Ikertzen: Alabortza.
- MATER.
- Urriak 11 | 09:00-14:00
- Kostaldea Ikertzen: Erentzin.
- MATER.
- ASTEKLIMA | Urriak 16-25
- Urriak 19 | 11:00
- Trintxerpe eta San Pedroko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldi irekia.
- Pasaiako Udala.
- Izena emateko: info@izadi21.eus / 628 532 303.
- Urriak 20 | 18:30
- Donibaneko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldia. 8 eta 12 urte bitarteko ludotekako haurrei zuzenduta.
- Pasaiako Udala.
- Urriak 23 | 11:00
- Antxoko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldi irekia. Irteera Antxoko Jubilatuen egoitzatik.
- Pasaiako Udala.
- Izena emateko: info@izadi21.eus / 628 532 303.
- Urriak 23 | 17:30
- 'Itsasontzia’ ipuin-kontaketa. Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik. San Pedroko Udal Aretoan (ERTI). 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
- MATER eta Pasaiako Udala.
- Urriak 19 | 11:00
- Urriak 18 | 10:00-13:00
- Itsas hondakinen arrantza.
- MATER.
- Urriak 18
- Itsas hondoaren garbiketa.
- Buceo Donosti, MATER, Pasaia Kayak eta Itsas Zaintza Sarea.
- Urriaren 19tik aurrera
- Itsas hondotik eta uretatik ateratako hondakinen erakusketa, Bizkaia plazan.
- MATER, Buceo Donosti, Blas de Lezo LHII eta Pasaiako Udala.
- Urriak 24 | 10:00-14:00
- Kostaldea ikertzen: Murgita.
- MATER.
- Urriak 25 | 11:00-13:00
- Alabortzako hondakin-bilketa.
- MATER.
- Urriak 31 | 11:00-14:00
- Itsas hondakinen arrantza.
- MATER.
AZAROA
- Azaroak 8 | 11:00-14:00
- Itsas hondakinen arrantza.
- MATER.
- Azaroak 14 | 10:00-13:00
- Kostaldea Ikertzen: Asturiaga.
- MATER.
- Azaroak 15
- Molinao Eguna. Jarduerak, besteak beste: Molinao errekaren garbiketa eta laginketa, eta ‘Zetazeoak’ ipuin-kontaketa Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik.
- MATER, Pasaiako Udala, Laurak Bat eta Behemendi.
- Azaroak 15 | 09:30-14:00
- Kostaldea ikertzen: Artzu.
- MATER.
- Azaroak 28 | 11:00-13:00
- Itsas Zaintza Sareko Makrobilketa.
- MATER eta Itsas Zaintza Sarea.
- Azaroak 29 | 11:00-13:00
- Alabortzako hondakin-bilketa
- MATER.
- Azaroan zehar
- Itsasoko hondakinen bilketak. Blas de Lezo LHIIko ikasleek hainbat bilketa-ekintza egingo dituzte.
- Azaroan zehar
- AZTIren ULYSSES proiektuaren zabalkunde-kanpainaren hasiera.
ABENDUA
- Abenduak 2 | 19:00-20:30
- Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa Juanba Berasategi Aretoan.
- CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 2-16
- Itsaspeko argazkien erakusketa.
- Donibaneko kulturguneko erabilera anitzeko gelan.
- CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 3
- Adinzikloa
- CIMASUB eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 9 | 19:00-20:30
- Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa Juanba Berasategi aretoan.
- CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 10
- Txikizikloa.
- CIMASUB, MATER eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 15 | 17:30
- ‘Altxorra’ ipuin-kontaketa Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik, Ubera liburutegian. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
- MATER eta Pasaiako Udala.
- Abenduak 16 | 19:00-20:30
- Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa Juanba Berasategi aretoan.
- CIMASUB (Real Sociedad Fundazioa) eta Pasaiako Udala.
Aldaketarako Marearen hirugarren edizioak, beraz, ezagutza, parte-hartzea eta ekintza zuzena uztartuko ditu. Itsas hondakinak bildu eta aztertu, kostaldeko ekosistemak ezagutu, klima-aldaketaren aurrean herria nola egokitzen ari den ikasi, eta herritarrei ingurumenaren zaintzan parte hartzeko hainbat bide eskainiko dizkie programak.








