Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/06/19

III. Adinberri Bandera Pasaian jokatuko da ekainaren 21ean

Estropada 12:00etan hasiko da San Pedron.

Sanpedrotarra klubak, Adinberriren babesarekin, datorren igandean Pasaiako uretan jokatuko den KAE mailako III. Adinberri Bandera aurkeztu du. Aurkezpenean izan dira Pasaiako alkate Teo Alberro, Adinberriko zuzendari Raquel San Sebastián, Sanpedrotarra klubeko presidentea  Alberto Iñurrategi, Olatz Hermo Illunbeko presidentea, Ainhoa Martinez Donibane Koxtapeko presidentea eta Irati Iraola Donibane Koxtapeko ordezkaria.

KAE ligarako puntuagarria den estropada San Pedron egingo da, lineako modalitatean eta 3 txandatan. 4 kale izango dira, 6 luze eta 5 ziaboga. Guztira 12 traineruk hartuko dute parte:

  • Arkote A. T.
  • Astillero
  • Deustu-Bilbo
  • Hibaika Arraun Elkartea
  • Hondarribia B
  • Kaiku
  • Larrun Kosta Arraunketa Kluba
  • Orio B
  • Pedreña
  • Sanpedrotarra A.E.
  • Zarautz Arraun Elkartea
  • Zumaiako Telmo Deun A.K.E.

Aurretik, ETE Ligako Hernaniko V. Bandera.

ETE Ligako Hernaniko V. Bandera ere ekainaren 21ean jokatuko da Pasaian. 

11:20ean hasiko da eta 8 traineruk parte hartuko dute, bi txandatan banatuta.

Estropada San Pedron egingo da, lineako modalitatean: 4 kale, 3 luze eta 2 ziaboga.

Parte-hartzaileak:

  • Deustu Bilbo
  • Hondarribia
  • Hernani
  • Isuntza
  • Red Eléctrica Kaiku
  • Ondarroa
  • Portugalete
  • Zarautz Arraun Elkartea 

Estropada aurrera eramateko behar diren espazioak balizatuko ditu Udaltzaingoak. Behar diren aparkalekuetan ezingo da aparkatu ekainaren 20ko 21:00etatik aurrera estropada amaitu bitartean.