Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/08/09

Muturreko tenperaturak direla eta, alerta horia eta laranja abuztuaren 10ean eta 11n

Baso sute arriskuaren ondorioz, Arrokaundieta eremuko barbakoak erabiltzea debekatua egongo da alertak dirauen bitartean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak iragarri duenez, muturreko tenperatura oso altuak eta baso sute arriskua izango dira asteburuan. Horren ondorioz, Pasaiako Udaletik dei egin nahi diegu herritarrei beharrezko prebentzio eta babes neurriak hartzeko. Zehazki:

    • Eguzkitik ongi babestea.
    • Asko eta ondo hidratatzea.
    • Edozein ezbeharren kasuan, 112 larrialdi zenbakira deitzea.

 

MUTURREKO FENOMENOEN IRAGARPENA

 

Larunbata, abuztuak 10 – ALERTA HORIA

Muturreko tenperatura oso altuak aurreikusi dira, bereziki, Arabako erdialdean eta Ebro ondoko eskualdean. Edonola ere, Kantauri barnealdean tenperatura maximoak 31 ºC ingurukoak eta kostaldean 27 ºC ingurukoak izan daitezke.

 

Igandea, abuztuak 11 – ALERTA LARANJA

Muturreko tenperatura oso altuak, tenperatura altu iraunkorrak eta baso sute arriskua aurreikusi dira Gipuzkoako kostan, Gipuzkoako barnealdean, Arabako erdialdean, Bizkaiko kostan, Bizkaiko barnealdean eta Ebro ondoko eskualdean.  

13:00etatik 21:00tara 36 ºC-ko tenperaturak aurreikusi dira kostaldean, nahiz eta, arratsaldean haizeak norabide aldaketa mendebal/ipar-mendebaldera egingo duen; kostaldean, mendebaldetik ekialdera eta barnealdera hedatuko da, eta tenperatura pixkanaka jaitsi egingo da.

Tenperatura iraukorrengatiko alerta 00:00etatik 24:00etara mantenduko da eta kostaldean tenperatura minimo/maximoak 22/36 ºC ingurukoak izan daitezke.

Amaitzeko, baso sute izateko arriskua handia izango da, besteak beste, tenperatura altuengatik, hegoaldeko haizeagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik. Horren ondorioz, Pasaiako Udaltzaingoak Arrokaundieta eremuko barbakoak erabiltzea debekatu du alertak dirauen bitartean. Alertak dirauen bitartean zigilatuko dira eta arau hauste larria izango da horiek erabiltzea.

Erne! Metereologia aldakorra da, eta alertak ere aldakorrak izan daitezke. Kontsultatu hemen azken eguneraketak: https://www.euskalmet.euskadi.eus/eguraldia/muturreko-meteorologia-alertak/