Web edukia bistaratu

Zorra Geroratzea edo Zatikatzea

Zer da?

  • Udalarekin daukazun zorra gerortzea edo zatikatzea da.
  • Geroratzea edo zatikatzea zor osoari dagokio.
  • Ordainketa atzeratzeko edo zatikatzeko irizpide orokorrak hauek dira:
     a) 300 €-tik beherakoak, 3 hilabeteraino.
     b) 300 eta 600 € artekoak, 6 hilabeteraino.
     c) 601 eta 3.000 € artekoak, 12 hilabeteraino.
     d) 3001 eta 6.000 € artekoak 24 hilabeteraino.
     e) 6.001 eta 15.000 € artekoak, 24 hilabeteraino, aldez aurretik % 20 aurreratuz gero.
  • Informazio gehiago: Pasaiako zerga ordenantzen 11. atala
  • Geroratze edo zatikatze eskaerak ez ditu baldintzatuko martxan egon litezkeen enbargoak gauzatzeko prozesuak.

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Eskatzailea eta bankuko kontuaren jabea pertsona ezberdinak badira, azken honen datuak behar dira. Halaber, pertsona honek eskaera sinatu beharko du derrigorrez.
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia. Horrela eginez gero, udala saiatuko da eskaera aurkeztutako unean bertan ebazten.
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu (nahi baduzu udal-erregistroko sarrera-eguna eskabidea postetxean uzten duzun egun berbera izatea, gutun-azal irekian eraman, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilatu dezan).

Berariazko jarraibideak

  • Azaldu zure eskaera: geroratzea edo zatikatzea.

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

  • Ez da ezer erantsi behar.

Eskaera aurkezteko epea

  • Edozein unetan.

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: BILKETA
  • Fitxategiaren xedea: Zerga mota desberdinen diru-bilketa.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

Fitxategiak