Web edukia bistaratu

Nola egiten da zinegotzien banaketa?

Zenbat zinegotzi ditu Pasaiak?

Hauteskundeetarako araudi orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 179. atalen zehazten da zenbat zinegotzi izango dituen udalerri bakoitzak. Atal horrek honela dio:

179.- 1. Udalerri bakoitzak barruti bat osatzen du, eta eskala honek ezartzen du zenbat zinegotzi dagozkion:

Zinegotziak
250 egoiliar arte 5
250tik 1.000ra 7
1.001etik 2.000ra 9
2.001etik 5.000ra 11
5.001etik 10.000ra 13
10.001etik 20.000ra 17
20.001etik 50.000ra 21
50.001etik 100.000ra   25

Beraz, Pasaiako biztanleen kopurua kontutan izanda, gure herriari 17 zinegotzi dagozkio (Pasaiako biztanleriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen: Demografia)

Nola banatzen dira?

Zinegotzien banaketarako, beste hauteskundeetan egiten den modura, D"Hont Legea erabiltzen da. Laburbilduz hau egiten da:

Zerrenda bakoitzak jaso duen boto-kopurua banatuko diren karguen arabera zatitzen da; alegia, "A" taldeak lortutako botoak lehenik zati 1, ondoren zati 2, ondoren zati 3... 17ra iritsi arte. Talde guztiekin gauza bera egiten da.

Lortzen diren 17 zatidura handienek jasoko dute kargua.

Adibidea

Alderdia Botoak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 Zinegotziak
"A" taldea 327 327 164 109 82 65 55 47 41 36 33 30 27 25 23 22 20 19 0
"B" taldea 2.001 2.001 1.001 667 500 400 334 286 250 222 200 182 167 154 143 133 125 118 5
"C" taldea 2.146 2.146 1.073 715 537 429 358 307 268 238 215 195 179 165 153 143 134 126 5
"D" taldea 1.834 1.834 917 611 459 367 306 262 229 204 183 167 153 141 131 122 115 108 4
"E" taldea 244 244 122 81 61 49 41 35 31 27 24 22 20 19 17 16 15 14 0
"F" taldea 1.113 1.113 557 371 278 223 186 159 139 124 111 101 93 86 80 74 70 65 3