Web edukia bistaratu

Zerga edo Tasa Itzultzeko Eskaera

Zerga edo tasa itzultzeko eskaera

  • Udal kutxan soberan sartutako zerga (OHZ, JEZ, TMIZ, EIOZ..). edo tasak itzultzean datza, bai bitan ordaindu direlako, bai beste edozein arrazoirengatik.
  • Araudi ezargarria: Pasaiako zerga ordenantzak
  • Hartzaileak: zergadunak, horien ondorengoak eta indarrean den araudian ageri diren gainerakoak.
  • Zenbatekoa: Gaizki sartutako zenbatekoak itzultzeko eskubidea izango dute hartzaileek, errekarguak, kostuak eta interesak barne.

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu (nahi baduzu udal-erregistroko sarrera-eguna eskabidea postetxean uzten duzun egun berbera izatea, gutun-azal irekian eraman, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilatu dezan).

Berariazko jarraibideak

  • Adierazi zein zerga edo tasaren itzulpena eskatzen duzun.
  • Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergaren zati proportzionala eskatuez gero ibilgailuari behin betiko baja eman diozulako, adierazi ibilgailuaren matrikula eta bajaren data.

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

  • Ez da ezer erantsi behar.

Eskaera aurkezteko epea

  • Edozein unetan.

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: BILKETA
  • Fitxategiaren xedea: Zerga mota desberdinen diru-bilketa.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

Fitxategiak