Web edukia bistaratu

Zamatete

2015eko maiatzaren 22an, Hirigintzako zinegotzi ordezkariak 2015/608 Dekretuaren bitartez ebatzi du, hasierako onarpena ematea Pasaiako “Zamatete 2.02.3” Hiri Eremuko Plan Bereziari. Plana 2015eko martxoan idatzi zuten Mikel Iriondo Iturrioz abokatu jaunak eta Santiago Peñalba Garmendia arkitekto jaunak.

EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95 eta 97 artikuluetan xedatutakoa jarraituz, iragarki honen bitartez, agiria jendaurrean jartzen da hogei lanegunetan. Aditzera ematen da epe horretan espediente osoa udal bulegoetan izango dela, inork begiratu nahi balu, Donibane kaleko 19. zenbakian (8:00-14:00), eta udalaren web orrian (www.pasaia.net).

Pasaian, 2015eko azaroaren 19an.

ALKATEA

Iragarkia 2016ko urtarrilaren 5ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Informazio publikoaren epea: 2016ko urtarrilaren 29a arte (barne)

 

Fitxategiak