Web edukia bistaratu

Wifi Guneak

Kokapenak

  • Donibaneko liburutegia
  • San Pedroko liburutegia
  • Antxoko liburutegia
  • Trintxerpeko liburutegia
  • Pasaiako Udal Euskaltegia
  • Udaletxea (Arizabalo etxea)

WIFI zerbitzurako sarbidea

Pasaiako Udalak WIFI zerbitzua eskaintzen du, Komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legeak ezartzen dituen mugen barruan. Lege horren 3.c.2 atalean ezartzen da zerbitzu-emaileak Internetera zeinahi sarbide-sistemaren bitartez konektatzen den erabiltzailearen datuak gorde behar dituela: data, ordua, iraupena eta identifikazioa.

  • Horretarako, Andoain, Aretxabaleta, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Tolosa, Urnieta eta Zumarragako udalekin elkarlanean, Pasaiako Udalak wifi zerbitzura konektatzeko nahitaezko alta eta identifikazio sistema bat ezarri du.
  • Identifikazioa lortzen da erabiltzaileak alta prozesuan ematen duen telefono mugikorraren zenbakitik abiatuta.
  • Aipatutako udalerri horietan lortutako erabiltzailea edo pasa-hitza gainerako guztietan erabil daiteke.
  • Konexio bakoitzean Legeak eskatzen dituen datuak bakarrik gordeko dira, eta inoiz ez da gordeko erabiltzaileek bisitatutako webgune edo orriei buruzko informaziorik.
  • Adingabeak: Pasaiako Udalak ez du beregain erantzukizunik hartuko, adingabeek udalaren wifi-zerbitzuaren erabilera desegokia egiten badute. Udalak uste du adingabe bat zerbitzura sartu bada edo zerbitzua erabili badu, baduela horretarako baimena. Wifi zerbitzuak Interneterako sarbide libre eta gardena ahalbidetzen du, eta horrek aukera ematen du adingabeentzat desegokiak izan daitezkeen edo debekatuta egon daitezkeen edukietara sartzeko. Gurasoei eta/edo legezko ordezkariei gogorazten diegu haien erantzukizuna dela euren zaintzapean dauden adingabeentzat egokiak diren edukiak edo zerbitzuak zaintzea eta erabakitzea.

WIFI zerbitzuaren ezaugarriak

  • Udal WIFIen bidezko Interneterako sarbidea mugagabea eta doakoa da, eta ordenagailu eramangarriekin, telefono mugikorrekin eta wifi-konexioa duten bestelako gailuekin erabil daiteke.
  • Udalak ez die erabiltzaileei ez zerbitzu teknikorik ez laguntzarik emango. Ekipamendu fisikorik ere ez du emango, hala nola, WIFI txartelak, inprimatzeko zerbitzua, ordenagailu eramangarriak edo antzekoak.
  • Gainerako erabiltzaileen eskubideak babestearren, Udalak konexioa edo sarbidea eragotziko die sistema gehiegikeriaz erabiltzen dutenei edo gainerako erabiltzaileen jarduera oztopatzen dutenei. Era berean, konexioa kenduko die gainerako erabiltzaileen trafikoa monitorizatzen saiatzen direnei.
  • Ezingo da Interneterako sarbidea erabili jabetza intelektualaren legeriak babestutako artxiboak edo informazioa deskargatzeko. Halaber, ezingo da erabili eduki xenofobo edo arrazistak, iraingarriak, diskriminatzaileak edo baztertzaileak ikusteko.
  • Ezin da legez kanpoko edo indarrean den ordenamendu juridikoaren aurkako jarduerarik egin.
  • Azkenik, ezin da WIFI bidezko sarbidea erabili spamak edo eskatu gabeko publizitatea bidaltzeko, ohiko jarduera profesionalak egiteko, edo beste era bateko onura ekonomikoa lortzeko helburua duten jardueretarako.
  • Udalak eskubidea izango du, aldez aurretik ohartarazi gabe eta edozein unetan, sarbide-orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta baita zerbitzuak aldatzeko ere. Erabiltzaileek badakite eta onartzen dute edozein unetan zerbitzu hau eten, desaktibatu edo ken daitekeela.

Oraingoz baztertu egin da WIFI zerbitzua kalean ematea.

Pasaiako Udalak arretaz aztertu du bide publikoan wifi zerbitzua eskaintzeko aukera, baina oraingoz ez da egingo, arrazoi hauengatik:

  • Gure udalerriaren egitura geografikoa dela-eta, lau barrutietan sarea jartzeak oso gastu handia dakar.
  • Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorrak irizpide hau ezarri zuen: herri administraziook ezin diegu lehiarik egin telekomunikazio operadoreei. Telekomunikazioetako Merkatuaren Batzordeak 2010eko ekainaren 15eko zirkularrean muga gogorrak jarri zizkien herri administrazioek eskaintzen dituzten Interneterako konexio-zerbitzuei: CMTren erregistroan izena ematea, deskarga-abiadura 256 kb-ra mugatzea, deskarga-denbora mugatzea, publizitatearen bidez finantzatzea…
  • Zailtasun horiek ikusirik (eta horiei erantsi behar zaie telefoniaren merkatuaren eboluzioa, operadoreak prezioak jaisten eta deskarga-gaitasunak handitzen ari diren honetan), Udalak erabaki du oraingoz alde batera uztea bide publikoan wifi zerbitzua emateko proiektua, aipatutako baldintzak aldatu arte.