Web edukia bistaratu

Azken Foroa - Biteri Plaza

Pasaiako alkateak eta Demokrazia partehartzailearen sailak antxoko bizilagunei jakinarazten diete datorren ostegunean, hilaren 29an, arratsaldeko 7,30ean Antxoko Kultur Etxean, orain hilabete batzuk Antxoko Biteri Plazaren inguruko urbanizazio proiektuari buruz abiatutako parte hartze prozesuaren azkeneko foroa izango dela.

Foro hau, “Itzulketa Foroa” deitu duguna, parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekitako batzarra izango da. Bi helburu ditu:

  1. Hilabete hauetan zehar garatutako informazio, parte hartze eta eztabaida prozesuari buruz informazioa ematea: nola burutu den, zer parte hartzearekin, zer ondoriotara iritsi diren.
  2. Herritarrei jakinaraztea, ondorio hauek aztertu ondoren, gobernu taldeak egingo duen proposamena.


Konpromiso hauxe hartu genuen: pasaitarrei, eta kasu honetan antxotarrei, gure herrirako definitzen diren estrategia eta proiektuei buruz informazio guztia helaraztekoa, hartara aukera izan zezaten haiek aztertu, eztabaidatu, eta erabakitzeko. Eta hori herri honek zuzenean dagozkion gaiei buruz erabakiak hartzeko gaitasuna duelako, eta gure oinarria etorkizuna denon artean eraikitzeko hartu dugun konpromiso sendoa delako.

Azkenik, esan nahi dugu gure konpromisoak betetzeaz gain, horietan sinisten dugula. Ziur gaude prozesu hau aurrerapauso garrantzitsua izan dela eztabaidatzeko, elkar entzuteko, ulertzeko eta konpartitzeko kulturaren garapenean. Horregatik, elkarlanean jarraituko dugu herritarren behar eta interesei erantzuteko.