Web edukia bistaratu

Udaltzaingoaren Komertzioen Borondatezko Fitxategia Abisu Larriak Eman Ahal Izateko

Zer da?

  • Fitxategi honen xedea da, Pasaiako udaltzaingoaren komertzioen datu-basea eguneratuta edukitzea. Datu-base hori erabiltzen da interesatuei abisu larriak emateko  (uholdeak, suteak, alarmak, lapurretak...).
  • Datu-basean merkataritza edo industria erabilera duten  Pasaiako etxabe guztiak sartu nahi dira, jarduera indarrean izan ala ez.
  • Datuak ematea erabat borondatezkoa da, eta beti egongo da ezabatzeko edo aldatzeko aukera.

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Eskatzailea eta bankuko kontuaren jabea pertsona ezberdinak badira, azken honen datuak behar dira. Halaber, pertsona honek eskaera sinatu beharko du derrigorrez.
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia (edota Udaltzaingora: Euskadi etorbidea, z/g).
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu.

Berariazko jarraibideak

  • 3. eta 4. atalak soilik bete behar dira 2.aren ezberdinak direnean.
  • “Oharrak” atalean interesgarria izan daitekeen edozein inguruabar ipini dezakezu.

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

  • Ez da ezer erantsi behar.

Eskaera aurkezteko epea

  • Edozein unetan.

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: UDALTZAINGOA: GORABEHERAK
  • Fitxategiaren xedea: Udaltzaingoan jasotzen diren gertakariak.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

Fitxategiak