Web edukia bistaratu

HEZKUNTZA ZENTROAK

Pasaiako Udal Haur-Eskola

Udalaren haur-eskola zabalik dago Pasaiako eta bailarako 0-3 urte bitarteko haur guztientzat. Lilitegia S.L. enpresak kudeatzen du eta pedagogia-teknikarik egokienak baliatzen dira eta haurraren kultura eremuan kokatzen da hezkuntza hori.

HEZIKETA DUGU HELBURU

Lilitegian heziketan jarduten dugu haurraren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak garatzeko. Haurrak Lilitegian bizi dituen momentu guztiak dira garrantzitsuak, helburu horretarantz begira baitaude. Jolasa, loa, harremanak, janaria, garbitasuna… heziketarako egoerak dira, eta guztiak dira garrantzitsuak.

LOA: norberaren erritmoa errespetatuz ohitura egokiak lantzen ditugu.

GARBITASUNA: garbitasuna etengabekoa da jarduera guztietan.

JANARIA: haurrak jakiekin esperimentatuko du eta, poliki-poliki, tresnak erabiltzen trebatzeko aukera izango du.

JOLASA: jolasen bidez pentsamendua, harremana, hizkuntza, osasuna… garatzen joango dira.

ABESTIAK: Lilitegian abestiak dira eguneroko jarduerei letra jartzen dietenak. Hizkuntza eta bizipenak lotzen dituen ardatza da.

Pasaiako Udalaren haur eskola
Arrandegi kalea, 21
Telefono-zenbakia: 943 390 511

Ordutegia: 7:30etik 17:00etara.

Goizekoa:

  •     Sarrera: 10:00ak baino lehen.
  •     Irteera: 12:00etan.

Jarraia (ez da gomendatzen haurra 6 orduz baino gehiagoz izatea):

  •     Sarrera: 10:00ak baino lehen.
  •     Irteera: 13:30ean edota 15:30etik aurrera.