Web edukia bistaratu

Ezkue-Tximistarri eskala gunea

Jaizkibelen kokatuta dagoen erabilera libreko eskalada gunea da. 2015ean berrekipatu zen.
Kokapena: 43.345784, -1.865812
Telefono-zenbakia: 943-004330.
Helbide elektronikoa: kirolak@pasaia.net
Jabea: udala.

Eskalada Eskola hau Gipuzkoako Mendizale Federazioak ikuskatu eta berrekipatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. Eskalada seguru egiteko, hondatutako materialak kendu eta beharrezkoak diren kalitate arauak betetzen dituzten anklaje herdoilgaitzak jarriko dira.

 

LIBURUXKA

PDF 11,6 Mb

Kokapenaren ingurumen naturalak, “Gipuzkoa bertikalaren” ikuspuntua eta ingurune apartaz gozatzeko aukera emango die erabiltzaileei, eta sentsazio horiek nekez sentitu ahal izango ditu probintziako beste leku batzuetan. Izan ere, ezaugarri berezi batzuk ditu hiri-ingurunean kokatutako beste edozein kirol-instalazioetatik desberdintzen dituenak. Guztien gozamenerako, erabileraren gomendioak errespetatzea aholkatzen zaie eskalatzaileei.