Web edukia bistaratu

Trintxerpetarra Abesbatza

Nor garen

Musika-talde herrikoi hau musika maite dugun Trintxerpeko auzotar batzuek osatzen dugu.

Abesbatzako kide batzuek solfeo-ikasketak dauzkate, beste batzuek ez; baina guztiek dute hobetzeko gogo handia eta kantuarekiko grina mugagabea. Eta horrek ikusgarri eta entzungarri egiten du abesbatza.

Haien lanari esker, eta abesbatzaren zuzendari Manuel Beltran Inchustaren laguntza ikaragarriari esker, euren ahotsak gozo heltzen dira entzuleengana.

Ezagutu hobeto taldea, bere historia, kideak eta izango dituzten emanaldiak.

Gure historiari buruzko xehetasun gehiago.

 

Hasieran

Trintxerpetarra abesbatza 2011n sortu zen, Trintxerpeko Illumbe abesbatzaren zatiketaren ondorioz. Abesbatzaren helburuak dira, euskal musika korala zabaltzea eta Pasaiako musika-ekitaldi herrikoi nagusietan parte hartzea.

Kantari hauek Euskal Herriko herri nagusietako zenbait musika-ekitalditan parte hartu dute, eta baita Euskal Herritik kanpoko herri batzuetan kontzertuak eman ere, hala nola, hauetan: Toledo, Kordoba, Cadiz, Sevilla, Erroma, Vatikanoa, Tenerife, Paris, Brusela, Lisboa...

Zuzendaria Manuel Beltran Inchusta da, lehen hezkuntzako irakaslea eta musika-irakaslea. Pasaia Musikal musika-eskolan hasi zituen musika-ikasketak; Javier Busto, Erwin List, Miguel Amantegi eta Fernando Echepare irakasleen ikasle izandakoa da. Trintxerpeko Illumbe abesbatzako zuzendaria izan da hogeita bost urtetan, zatiketa gertatu arte. Urte hauetan abesbatzak Pasaiako lau barrutietan eman ditu kontzertuak, eta baita inguruko zenbait herritan ere, hala nola, hauetan: Donostia, Hondarribia, Alegia, Errenteria, Forua (Bizkaia); eta Mantxako Argamasilla de Alban eta Ossa de Montielen. Era berean, talde batzuekin elkarlanean aritu da: San Pedroko Ondartxo abesbatzarekin, Errenteriako Aljarafe abesbatzarekin, Onceko Alaiarekin, Ekaitza Gazte Taldearekin...

2014an inguruko herrietako kontzertu batzuetan parte hartu dute: Donibanen, Pasai San Pedron, Pasai Antxon, Trintxerpen, Errenterian. Baita Lourdesko santutegian ere (Frantzian), Donostiako gotzaintzak gonbidatuta; bira bat egin dute Galiziako Rias Altasen (Santa Comba eta Muxian); eta zenbait truke ere bai: Erronkariko Julian Gayarre abesbatzarekin eta Rincon de Sotoko Carraviesco abesbatzarekin (La Rioja).

 

Hasiera ofiziala

Zenbait astetan lanean aritu ondoren, 2012ko apirilean erregistratu zen gure abesbatza.

Abesbatza ofizialki erregistratu ondoren, beste abesbatza batzuekin trukeak egiten hasi ginen.

Ofizialki irabazi-asmorik gabeko abesbatza gara, eta Gipuzkoako Abesbatza Federazioaren kide.

Beste abesbatza batzuekin egiten ditugun trukeak ezinbestekoak dira guretzat; izan ere, truke horiek aukera ematen digute, beste herri eta kultura batzuetako jendea ezagutzeko, guk bezala, musika maite duen jendea.

 

HARREMANETARAKO

Harremanetarako pertsona: Josetxo Puga

Harremanetarako posta elektronikoa: josetxopuga@gmail.com

Web orria: www.coraltrintxerpetarra.com

Telefono-zenbakia: 695727553