Web edukia bistaratu

TIPI TAPA BADIA INGURATU

Buelta bat emango al dugu?

Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak herriko 4 jubilatuen elkarteekin batera "Tipi Tapa badia inguratu" programa antolatutzen du. Programaren xedea da Pasaiako adinekoak bultzatzea udalerriak dituen hiri eta natura ibilbideetan tipi-tapa ibiltzera. Azken urteetan garapen handia izan du barruti bakoitzeko hiri ibilbideen sareak, eta era berean barruti bat bestearekin edota udalerri mugakideekin lotzen duten sareek ere, eta horrela hainbat ibilbide sortu dira, zailtasun maila ezberdinekoak.

Ezagunak dira jarduera fisikoa egiteak pertsonen osasunean dituen eragin onuragarriak. Eta haiek garrantzi berezia hartzen dute adin handiena dutenen artean. 

Nahikoa eta gehiegi frogatua dago zer-nolako eragin onuragarria duen eskuarki jarduera fisiko moderatua egiteak. Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea osasunerako lehentasunetako bat da, gaixotasun kroniko-degeneratiboei aurrea hartzeko, batez ere hirugarren adinean.

Programa aurrera eramateko, tokiko sare bat ehundu da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren, Pasaiako kirolguneen, udalerriko osasun etxeen eta jubilatuen elkarteen artean. Azken horiek programaren erreferente nagusiak izango dira. 

Sare horren helburua da jarduera egiteko interesa erakusten dutenei beharrezko informazioa helaraztea. 

Tokiko sarea arduratuko da informazioaren banaketa koordinatzeaz, taldeak antolatzeaz eta premiak antzemateaz. Osasun etxeak eta jubilatuenak dira lekurik aukerakoenak partaide izan daitezkeenak sentsibilizatzeko.

HELBURUAK

  • Tokiko sarea egonkortzea, adineko jendea dinamizatzeko, eta Pasaiako hiri ibilbideen sarearen erabilera zabaldu eta dinamizatzeko.
  • Hirugarren adinekoen artean ohitura eta errutina osasungarriak lantzea, horiei eta bestelako jarduera osagarriei esker, parte-hartzaileen osasun orokorra hobetzeko.
  • Esparru psikosozialean osasuna hobetzea, gizarte harremanak sustatzeko aukera emanez eta komunitatearekiko integraziorako eta autoestimua handitzea.
  • Azken batean, egoera fisiko orokorra landu nahi da, erresistentzia aerobikoaren garapena hobetzeko, muskuluen indarra handitzeko, eta artikulazioen mugikortasuna garatzeko, besteak beste.

DINAMIZAZIOA

  • Irteeretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute erreferentziako lekuetan irteerak egin aurretik, eta baita udalerriko kirolguneetan ere. Izen-ematea doakoa da, eta erraz egingo da, kontrol-fitxa batzuen bitartez.
  • Jarduerak gutxienez 4 talde izango ditu, barruti bakoitzeko bat. Ikusten bada talde gehiago sortu behar direla izena ematen dutenen mailaren eta gaitasunen arabera, sortu egingo dira.
  • Taldeen lidergoa jubilatuen elkarteetako zuzendaritza-egituren gain geratuko da.
  • Aldian behin formakuntza saio orokorrak egingo dira, eta praktikaldiak ere bai udalerriko toki biologikoki osasungarrietan, edo bestelako interesetan oinarritutako formazioak ere eskainiko dira.
  • Jarduera astean behin egingo da eta hark gutxienez ordubete iraungo du.

EGUTEGIA

2019-2020 ikasturteko hasierako datak:

  • San Pedroko jubilatuen elkarteak udalarekin batera tipi-tapa egitasmoa hasiko du irailaren 16an, 09:00etan San Pedroko zahar etxearen ondoan.

  • Donibanen urriaren 3an, 10:30ean kirolgunetik, 

  • Trintxerpen urriaren 4an 10:30ean Azokatik

  • Antxon urriaren 5ean 09:00etan jubilatuen klubetik. 

Barrutia / Distrito

Egunak / Días

Ordutegia / Horario

Abiapuntua / Lugar de partida

PASAI DONIBANE

Osteguna / Jueves

10:30

Donibaneko kiroldegia / Polideportivo de Donibane

TRINTXERPE

Ostirala / Viernes

10:30

Trintxerpeko Alkateordetza / Tenencia de Alcaldia de Trintxerpe

SAN PEDRO

Astelehena / Lunes

9:00

San Pedroko Udal gimnasioa / Gimnasio Municipal de San Pedro

PASAI ANTXO

Larunbata / Sábado

09:00

Antxoko Ibaiondo pilotalekua / Frotón Ibaiondo de Antxo

Arropa erosoa eta ur botila bat eramatea gomendatzen dugu.

Ikasturtea ekainean amaituko da eta egun horretan programazio berezia antolatuko da.