Web edukia bistaratu

Suitza

Martxoaren 17an Pasaia Abesbatzak kontzertu bat eman zuen Genevan, suitzar hiriaren erdigunean dagoen kapera batean. Kontzertu horretan errepertorio aberatsa abestu zuten, erdi aroko obretatik hasi eta XXI. mendeko obretara; esaterako, azken urtean abesbatza honentzat enkarguz idatzitako obra bat. Eta tartean, Mendelsson eta beste hainbat  konpositoreren obrak.

Pasaia Abesbatzak Suitzan barrena bidaiatzen jarraituko du eta hurrengo kontzertua martxoaren 21ean emango du Montreux herrian, Leman lakuaren ondoan, natura-ingurune eder batez inguraturik.

Pasaitar abesbatzaren Suitzako bisitaren nondik norakoak abesbatzaren web orrian daude ikusgai: www.pasaiaabesbatza.com