Web edukia bistaratu

BILUZIK MUNDURA
Sexualitate eta genero informazioa eta aholkularitza zerbitzua

Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak eta Gazteria Sailak elkarlanean kudeatzen duten zerbitzu honen helburu nagusia da Pasaiako haur eta nerabeen sexu alorreko osasuna hobetzea, nahiz eta sexu eta genero guztietako pertsonak artatu daitezkeen. Ekimen honen bidez, prebentzioa landu eta indarkeria matxistari aurre egin nahi zaio, azkenaldian era kezkagarrian ugaltzen ari delako, baita gaztetxoen artean ere.

Horretarako Lahia Nahia Sexologia Elkartearen zerbitzu profesional aditua kontratatu da.

Familien eta ikastetxeen bidez informazio eta prestakuntza ugari jasotzen duten arren, nerabe eta gazte batzuek ez dute haien adinerako informazio eta prestakuntza egokia, Interneten bilatzen dute, eta haien lagunen bidez ere bai, baina batzuetan ez dute aurkitzen, edo ez dute informazio egokia aurkitzen. 

Batzuetan zalantzak edo arazoak izaten dituzte, edo informazioa edo orientazioa behar izaten dute, eta ez dakite nora joan, haien intimitatea eta pribatutasuna gorde nahi dutelako. Hain zuzen ere, behar horri erantzun nahi dio zerbitzu honek.

Horretarako, anonimotasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatuko dira zerbitzu honetan. Gainera, bertako langileak sexualitatean eta gazterian adituak izango dira. 

Kontsultak banaka, bikoteka edo taldeka egin daitezke, nahi den bezala; eta lehen esan dugun moduan, bertaratzen direnen anonimotasuna gordeko da; era berean zerbitzua konfidentziala, berehalakoa, eskuragarria eta doakoa izango da.
 
Zerbitzua euskaraz emango da eta, nahi izanez gero, gazteleraz. Hainbat esku-hartze maila ditu: informazioa, aholkularitza, detekzioa, beste zerbitzu batzuetara bideratzea (osasun zentroetara edo gizarte zerbitzuetara), eta laguntzea, beharrezkoa izanez gero.  

2016/2017 ikasturtea: urriaren 26tik ekainaren 21era

  • Posta-elektronikozko arreta: sexuaholkularitza@pasaia.net
  • Aurrez-aurreko arreta: Asteazkenetan, 17:30etatik 19:30ak arte, txandaka Antxon eta Trintxerpen, ondorengo egutegian zehazten den moduan (aurrez aurreko arreta nahi izanez gero, hitzordua hartu behar da Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuko telefonoan, zerbitzua zabalik dagoen egun eta orduetan: 943-517290; aipatutako posta-elektronikoko helbidearen bitartez hitzordua hartu daiteke baita ere)

ANTXO, Antxoko Gizarte Zerbitzuen egoitza, Gelasio Aranburu, 8

Egunak: urriak 26, azaroak 9 eta 23, abenduak 7, urtarrilak 11 eta 25, otsailak 8 eta 22, martxoak 8 eta 22, apirilak 5, maiatzak 3, 17 eta 31, eta ekainak 14.

TRINTXERPE, Trintxerpe-San Pedroko gaztelekua, Gran Sol, 11, behea

Egunak: azaroak 2, 16 eta 30, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 1 eta 15, martxoak 1, 15 eta 29, apirilak 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21.