Web edukia bistaratu

Puntu ilunak: Agiria eta inkesta

Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalaren kolaborazioarekin, Oarsoaldean emakumeentzat egon daitezkeen  puntu ilunak idendifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri da martxan. 

Orri honen beheko aldean diagnostikoaren agiria aurkituko duzu.

PARTE HARTZEKO  ERA BAT

Lantaldeez gain informazioa jasotzeko tresna birtuala ere jarri dugu martxan. Honenbestez, lantaldeetan parte hartzen duzuenok zein beste guztiok zuen ekarpenak egiteko aukera hemen duzue.

Zure auzoan, zure eguneroko ibilbidean puntu ilunak topatzen badituzu, edo toki batzuetatik pasatzea saihestu egiten baduzu eskertuko genizuke horien inguruko informazioa guri helaraztea berdintasuna@pasaia.net helbidera. Horretarako  hurrengo inkesta betetzera gonbidatzen zaitugu edo zure iritzia modu batean edo bestean bidaltzea.

Puntu ilunen diagnostikoaren agiria (PDF 4,9 Mb)