Web edukia bistaratu

Ikasgaiak

Musika-kultura garrantzitsua da pertsonen eta herrien garapen osorako, eta Pasaian harro gaude hainbeste urtetan musika-kultura hedatzen eta hobetzen lagundu dugulako.

Musika ikasteko ez dago adinik, lau urtetik aurrera edozein adinetan has zaitezke ikasten (gure ikasgeletan gero eta ikasle heldu gehiago dugu).
Hurbil zaitez gure eskolara, eta lehenengo ikasturtetik aurrera instrumenturen bat jo dezakezula konturatuko zara, instrumentu klasikoa, modernoa edota bertako edozein instrumentu.

Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Fundazio Publikoa, 1990ean sortu zen, Pasai Donibaneko Itsasmendi, Pasai Antxoko Coral Pasaitarra eta Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak bat egin zutenean; elkarte horiek urte askotan izan dute beren gain musika-kulturaren pisua euren barrutietan.

1992az geroztik, LOGSEren etorrerarekin, kontserbatorio izatetik musika-eskola izatera pasa ginen; eta geure buruari helburu hau jarri genion: edozein adinetako zaletuei (haur, gazte eta heldu) musikan eta dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea; musikaren praktika kulturaren osagarri moduan zabalduz; alde batera utzi gabe musikarekiko bokazio eta gaitasun berezia dutenen prestakuntza profesionala.

Pasaia Musikal 4 mailatan egituratuta dago:

 

I. MAILA-Harrerako maila (4 urtetik 6 urtera)

Helburu nagusia da musikari buruzko esperientzia globalizatua eskaintzea, haurraren musika-gaitasuna aurkitzearren, erritmo, doinu, mugimendu eta instrumentu-praktikaren bitartez.

IKASGAIAK:

  • MUSIKA ETA MUGIMENDUA (4-6 urte)
  • INSTRUMENTU-TAILERRA (6 urte)
  • EUSKAL DANTZAK (5 eta 6 urte)

 

II. MAILA - Hastapena (7 urtetik aurrera, eta adin mugarik gabe)

Maila honetan, instrumentua edo ahotsa bilakatzen da musika-garapenaren ardatz. Musika-hizkuntza da musika irakurtzen eta idazten ikasteko euskarri teorikoa. Halaber, musika taldean lantzen hasten dira instrumentu-edo ahots-talde txikitan.

Pasaia Musikalek badauzka instrumentuak ikasleei uzteko.

IKASGAIAK:

  • MUSIKA-HIZKUNTZAREN HASTAPENA (7 urte)
  • MUSIKA-HIZKUNTZA (8 urtetik aurrera)
  • KORU- ETA INSTRUMENTU-TALDEAK
  • EUSKAL DANTZAK HAUR ETA HELDUENTZAT
  • INSTRUMENTUAK: Pianoa - Biolina - Biola - Biolontxeloa - Kontrabaxua - Gitarra - Gitarra elektrikoa - Baxu elektrikoa - Txistua - Flauta - Dultzaina - Alboka - Txalaparta - Panderoa - Trikitixa - Bakarkako kantua - Klarinetea - Saxofoia - Tronboia - Tronpeta - Tuba - Bonbardinoa - Fliskornoa - Perkusioa - Eskusoinua - Galiziako Gaita - Fagota - Tronpa - Oboea

 

III. MAILA - Finkatzea. Musikaren ezagutzan sakondu nahi duten ikasleei zuzenduta dago

Instrumentuak, teoria eta taldekako musikaren lanketa.

IKASGAIAK:

  • INSTRUMENTUAK (II. mailako guztiak gehi organoa).
  • KORU- ETA INSTRUMENTU-TALDEAK
  • BESTE BATZUK:  Informatikako tailerra - Konposiziorako teknikak - Alexander teknika - Dj (disko-jartzailea) - Kantu-errepertorioa - Ganbera-musika - Musika-kultura helduentzat - Taldekako musikoterapia helduentzat - Instrumentu- eta ahots-taldeak dinamizatzea eta zuzentzea - Entzunaldiak - Analisia - Entzumen-hezkuntza - Bat-bateko irakurketa.

Bestalde, mailakako egitura horrez gain, helduentzako hiru hilabetetako tailerren eskaintza ere badago: ekialdeko dantzak, flamenkoa...

 

IV. MAILA - Lehentasunezko jarduera

Maila honetan ikasleen interesak, dedikazioak eta gaitasunak -banaka nahiz taldeka- zehaztuko dute ikasleen eboluzioa.

IKASGAIAK:

  • INSTRUMENTUAK (III. mailako guztiak)
  • KORU- ETA INSTRUMENTU-TALDEAK