Web edukia bistaratu

Aurkezpena

Musika-kultura garrantzitsua da pertsonen eta herrien garapen osorako, eta Pasaian harro gaude hainbeste urtetan musika-kultura hedatzen eta hobetzen lagundu dugulako.

Musika ikasteko ez dago adinik, lau urtetik urrera edozein adinetan has zaitezke ikasten.

Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoa,1990ean sortu zen, Pasai Donibaneko Itsasmendi, Pasai Antxoko Coral Pasaitarra eta Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak bat egin zutenean; elkarte horiek urte askotan izan dute beren gain musika-kulturaren pisua euren barrutietan.

1992az geroztik, LOGSEren etorrerarekin, kontserbatorio izatetik musika-eskola izatera pasa ginen; eta geure buruari helburu hau jarri genion: edozein adinetako zaletuei musikan eta dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea; musikaren praktika kulturaren osagarri moduan zabalduz; alde batera utzi gabe musikarekiko bokazio eta gaitasun berezia dutenen prestakuntza profesionala.

PASAIA MUSIKAL
Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoa
Tfnoa. 943 396055  -   pm.idazkaritza@pasaia.net