Web edukia bistaratu

Pasaiako Udalak abian jarri du estrategia berri bat, Pasaiako Badia Aktiboa. Jarduera fisikoaren eta kirolaren Orientazio Zerbitzua ezartzea du helburu etaadin tarte guztietarako esku-hartze eta zerbitzuak barneratzea du helburua adin goiztiarretan jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzea eta koordinatzea.

PKB programaren helburuak.

Egitasmo hau sortu zen, multikirolaren eskualdeko ibilbidea bukatu ondoren, lehiarik gabeko kirola egin nahi duten ikasleei aukera bat emateko. Adin-tarte horrentzako eskaintza erakargarria osatu nahi da, interesdunak lehiakortasunaz haragoko helburuak dituen talde baten barruan sentitu daitezen: ondo pasatzeko, sasoian egoteko, kirola eta jarduera fisikoa egiteko beste modu batzuk ezagutzeko, euren denbora libre aktiboa euren kabuz kudeatzeko beharrezko ezagutzak jasotzeko...

Testuinguruan kokatzea: 

Sorkuntzak aukera berriak ematen ditu, jolas-, kultura- eta gizarte-taldeen bizitzan borondatez sartzeko. Aukera ematen du ezagupen intelektual eta afektiboak libreki zabaltzeko; eta bizitzan ikasitako jarrerak finkatzeko eta sustatzeko.

Jolasaren funtzio horrek ikasketa-modu berriak sortzen ditu, borondatezkoa edo bat-batekoa, bizitza guztian. Jarrera berritzaileak, sortzaileak sor ditzake. Ekintza lasaiaetarako edo ekintza desinteresaturako denbora berriaren aukera ematen du. Gizakiarengan libreki hautatutako diziplinen garapena sor dezake, haren nortasunaren hedapena osoagoa izan dadin.

Kronograma eta jarduera saioen deskribapena

Programa urriaren lehen astean hasiko da eta, beranduenez ere, ekainaren 15ean amaituko da.

Programatzen diren saio eta dinamikek ordubeteko iraupena izango dute astean bitan (astelehenetik ostegunera 16:00etatik aurrera). Gai bakoitzak gutxienez 2 saioko iraupena izango du, eta gehienez 4 saiokoa.

Ahalik eta egitarau zabalena prestatuko da,udalerriaren baliabide guztiak erabiliz (publikoak, pribatuak, etab.) eta jarduera fisikoa eta kirola sustatzen duten herriko eragileekin elkarlanean.

Zerrenda itxi bat ez bada ere, jarduera hauek guztiak egin litezke, kronograma eta sekuentziazio jakin batzuen arabera, taldeak eta adinak kontuan izanik:

Eskalada, rokodromoa, orienting jarduerak, mendi ibilaldiak, BTT,  bizikleta tailerrak eta bidegorrian irteerak, pump track, skate-scooter edo bestelako irristaketa jarduerak, hockeya, futbola, arrauna, piragua,  pilota-pala, parkurra, kirol-instalazioa ezagutu eta frogatu, bela, eskubaloia, entrenamendu funtzionala, gymcana-Crossfit, mahai-tenisa, akroyoga-yoga, elikadura, eskrima, judoa edo ukipenezko jarduerak,  junir-ciclo, boleia, running-trail, erritmo eta dantza jarduerak, elkarteak ezagutu, ergometro txapelketa, lehen sorospenak, autodefentsa, kirol argazkilaritza eta dronak, arrantza eta ontziola…

Ikasturte amaieran FinisherRaid izeneko jardunaldia dinamizatuko da, eta hori izango da ikastaroaren amaiera.

Honako fase hauek hartuko dira kontuan programa garatzerakoan:

  • 1. fasea: sarrera (diagnostikoa eta helburuak ezartzea).

Fase honetan aurretiazko baldintzak sortuko dira, inplikatutako eragile guztiekin elkarlanean, komunitatean diagnostiko bat ezartzeko, bereziki nerabeekin; nerabeen jolas beharrak eta asmoak jasoko dira, helmugak eta helburuak negoziatuko dira parte-hartzaile guztiekin. Udalerriak dituen giza baliabide eta baliabide material guztiak erabiliko dira nerabeek jolas-jardueren programan parte har dezaten bultzatzeko.

  • 2. fasea: jolas-jardueren programaren plangintza egitea eta egikaritzea.

Programaren funtzionamendu-araudi, ekintza eta jardueren proposamena egin behar da, dinamizatzaileak eta nerabeek eztabaidatu eta onar dezaten; uneoro beharrezko baliabideak ziurtatu behar dituzte, jarduerak gauzatzeko eta jarduerak egiteko zehaztutako eremuen segurtasuna ziurtatzeko. Jarduerak behar bezala gauzatzeko, beharrezko aldaerak edo b planak kontuan hartuko dira beti.

Azkenik, jarduerak egikarituko dira, horietako batzuetan aldaketak egiteko tartea utzita, nerabeen irizpide eta gustuak kontuan izanik.

  • 3. fasea: kontrola eta emaitzaren ebaluazioa.

Jolas- eta kirol-jardueren eta erabilitako metodo eta bitartekoen egokitasuna ebaluatzea; jarduerak egiterakoan nerabeek izan duten gogobetetasun-egoera identifikatzea; nerabeek jarduera egitean arauak bete dituzten, lorpenak, independentzia, erantzukizuna, sormena, lankidetza eta gogobetetzea (gustuak eta zaletasunak) ebaluatzea.

Jarduerak ebaluatzeko, item hauek hartuko dira abiapuntutzat:

  • Parte-hartze arauak betetzea.
  • Lorpenak estimulatzea alderdi guztietan, taldean leku bat izateko beharra saritzeko.
  • Independentzia- eta erantzukizun-sena saritzea.
  • Nerabeen sormena eta euren arteko lankidetza sustatzea jardueran.
  • Parte-hartzaileen gogobetetasuna (gustuak eta zaletasunak).

Parte hartzaileak:

Programa honetan parte har dezakete Pasaiako ikastetxeetan matrikulatutako DBHko ikasle guztiek edo udalerrian ikasi ez arren, bertan erroldatutakoek. Hasiera batean DBHko 1. zikloko ikasleekin hasiko da. Talderen batean lekurik geratuko balitz, parte hartzeko interesa duten gainerakoei zabalduko zaie eskaintza, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.  

Izena eman eta taldeketa:

Izena emateko epea udaleko web gunean egin beharko da irailaren 1etik 30a bitarte. Irekita mantenduko da baldin eta taldetan plazak soberan dauden. 

Plazak soberan egonez gero, aurretik zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak ere onartuko dira.

Talde bakoitzeko ratioak hauek dira:

Gutxienez, 8 ikasle, Gehienez 15.

Talde mistoak osa daitezke, hainbat adinetako ikasleekin (Haurrak (1. eta 2. DBH).

Gutxieneko ratioa nahikoa bada jaiotze-urte bereko talde bat osatzeko, irizpide hori gailenduko zaie gainerakoei. Hala ere, ahalik eta talde homogeneoenak osatzea ahalbidetzen duten beste aukerak aztertu ahal izango dira.

Bajen ondorioz, talde batean 5 partaide edo gutxiago geratuko balira, taldeko kide horiek beste talde batzuetan sartzeko aukera izango da, konbinazio hori gauzagarria bada, eta guztien interesak betetzen badira. Baina hori ezinezkoa bada, esleipendunak talde murriztuarekin jarraitu beharko du programa gauzatzen.

Kuota: 

Jardueraren hileko kuotak indarrean dauden tasen arabera kobratuko dira (4 € orduko), eta esleipendunak kobratuko ditu. Zerbitzua emateko diru-sarreren zati bat izango dira tasa horiek eta ekarpen ekonomikoaren guztirakoa programarekin lotutako gastuetan inbertituko da.

Programak, guztira, 55 saio izango ditu, eta indarrean dagoen tasaren arabera, parte-hartzaileentzako 24,44 euro hileko kostua izango du. (55 saio x 24,44€ / 9 hilabete)

Gizarte Ekintza Sailak txostenen bidez ziurtatzen badu ikasleren batek gizarteratzeko beharra duela, eta haren familiak edo legezko tutoreak ezin duela programaren kostua ordaindu, Udalak hartuko du bere gain kostu hori.

Dibertsitate funtzionala dutenei dagokienez, haien beharrak kontuan hartuko dira, eta programazioa egokituko da, beharrezkoa izanez gero. Aztertuko da kasuan kasu ea aukera egongo den pertsona horiei laguntza berezia eskaintzeko.

Informazio gehiago:

  • 634555049
  • 943344034
  • pkb@pasaia.net

 

IZENA EMAN

Eskuorrikoa deskargatu (PDF 0,7 Mb)