Web edukia bistaratu

Pasaia Abesbatza

PASAIA ABESBATZA (BOSTAK BAT)

Pasaia Abesbatza jende gaztez osatutako abesbatza dugu. 1993.urtean sortu zen, Pasaia Musikal maila ertaineko kontserbatorioan (egun, musika-eskola). 12 urte hauetan zehar, Pasaia Abesbatzaren inguruko hezkuntza-proiektu bat eraiki dugu, eta beste 3 abesbatzek hartzen dute parte bertan: Illunbe Txikitxoak, 6 eta 11 urte bitarteko haurrez osatutakoa eta 2001. urtean sortua; Illunbe Txiki, 1995. urtean sortua eta 11 eta 14 urte bitarteko haurrez osatua; eta Illunbe Gazte, 14 eta 18 urte bitarteko nesken-mutilak dituena eta 1995. urtetik martxan dabilena. Pedagogia-proiektu honen helburu nagusia haur eta gazte bakoitzak bere lekua aurki dezakeen komunitate koral bat eraikitzea da, hezkuntza musiko-korala ilusio, tolerantzia eta errespetu giro batean balioztatzen ikasten duten bitartean.

2008ko martxoa: Suitzan emanaldiak

Pasaia Abesbatzak “Antonio José” abesbatza lehiaketa nazionala irabazi du Burgosen