Web edukia bistaratu

2014ko Partaidetzazko Aurrekontuak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta). Eskualde bakoitzeko herritarrek HAIEN ESKUALDEA HOBETZEKO 2 MILIOI EURO NOLA INBERTITU ERABAKIKO DUTE. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako 20 milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, HERRITARREN EKARPENAK JASOko ditugu.

Hiru modu daude parte hartzeko:

1. Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta. Eskuorriak herriko bilketa puntuetan -udal egoitzetan- ere eskura daitezke.

2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.

3. Partaidetzako tailerretara joanda. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako 2 milioi euro daude mahai gainean. Tailerrera doazen herritarrek haien eskualdea hobetzeko ekarpenak egin ditzakete eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin ditzateke.

PASAI DONIBANEKO TAILERRA

  • * EGUNA: APIRILAK 22, ASTEAZKENA
  • * ORDUA: 19:00ETAN (IRAUPENA: 2 ORDU)
  • * LEKUA: VICTOR HUGO ARETOA

PASAI ANTXOKO TAILERRA

  • * EGUNA: APIRILAK 23, OSTEGUNA
  • * ORDUA: 19:00ETAN (IRAUPENA: 2 ORDU)
  • * LEKUA: AZOKA

PASAI SAN PEDRO-TRINTXERPEKO TAILERRA

  • * EGUNA: APIRILAK 24, OSTIRALA
  • * ORDUA: 19:00ETAN (IRAUPENA: 2 ORDU)
  • * LEKUA: TRINTXERPEKO ALKATEORDETZA