Web edukia bistaratu

Ondartxo

ALKATEAREN GONBIDAPENA
 

Pasaiako Udalak, gure herriko etorkizuna pasaitar guztion artean eraikitzeko herritarren parte hartzea bideratzen jarraitzeko konpromiso sendoa dauka.
Diputazioaren eta Udalaren artean Pasaia biziberritzeko sinaturiko hitzarmenean, Ondartxoko ekipamendua eraikitzeko proiektua idazteko ekintza dago. Proiektua idatziko duen ekipoa kontratatu aurretik, Udalaren eta herritarren artean eraikitzen jarraitzeko dugun konpromiso horretatik abiatuta, herritarren ikuspegitik eremu eta ekipamendu horrek zein helburu eta proposamen jaso behar dituen zehazteko parte hartze prozesu bat antolatu dugu.


2013/05/16 DEIALDIA

Ondartxo nola eraiki nahi dugu? herritarren parte-hartze prozesuko beste bilera baterako deia egiten zaie San Pedroko herritarrei. Bilera 2013ko maiatzaren 16an, osteguna, izango da, arratsaldeko 19:00etan San Pedroko Udal Aretoan


2013ko MAIATZAREN 27-29ko eta EKAINAREN 1eko DEIALDIAK

Aurreko batzarretan egon ez zen herritar dezente hurbildu zen eta aurreikusita genuen lanketarekin hasi ginen, baina ez genuen guztiz burutzerik izan. Horregatik guztiagatik, eta bertan azaldu ziren hainbat kezka eta zalantza argitu asmotan, datozen egunetan deialdi gehiago egingo ditugu, hartara, aurreko saioetan izan zineten eta pasa den ostegunekora hurbildu ezin izan zenutenek ere etortzeko aukera izango duzue.

Kezka eta zalantza haiek argitze aldera, eta prozesuarekin aurrera egin asmoz, hiru pausu aurreikusten ditugu:

  1. Ontziolan egingo den San Juan baleontziaren  proiektua ezagutu, aurreproiektuaren inguruko elementu gehiago izatearren.
  2. Arkitektoak proposaturiko aurreproiektua in situ ikusi, hau da, Ondartxora bisita egin eta aurreproiektuak dauzkan elementuak fisikoki ikusi eta ulertu, eta ez bakarrik plano batean.
  3. Bilera, guztion artean aurreproiektuari behin betiko aldaketak egiteko.
     

Hona hemen, beraz, datozen hitzorduak:

  • Maiatzaren 27an, astelehena, arratsaldeko 20:00etan sanpedrotar guztientzako San Juan baleontziaren proiektuaren aurkezpena Udal Aretoan.
  • Maiatzaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Ondartxora bisita egingo dugu, horretarako, Torrean elkartuko gara, eta aurreproiektuaren eragin zuzenak bertan ikusiko eta ulertuko ditugu.
  • Bukatzeko, ekainaren 1ean, larunbata, goizeko 10:00etan, hiru orduko batzarra egingo dugu Udal Aretoan.

LANERAKO DOKUMENTUAK