Web edukia bistaratu

Elkarteen Udal Erregistroan Izena Ematea

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Herriko elkarteek Udal Elkarteen Erregistroan izena ematea.
BEHARREZKO AGIRIAK, ETA HORIEK NOLA LORTU

  • IFKren fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzako Elkargoen Erregistroan izena emana duela ziurtatzen duen agiri eguneratua.
  • Zuzendaritza batzordeko kideen izenak eta karguak.
  • Udal interesekoa dela egiaztatzen duten zerbitzu eta jardueren memoria.
  • Elkartearen urteko aurrekontua.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek egindako agiria, eskatzaileak bere izenean kontu zenbaki bat duela ziurtatzen duena.

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete (orri honen bukaerak aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi aukera hauetaz baliatuz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BULEGOKO ORDUTEGIA
9:00-14:30
HARREMANETARAKO
Telefonoa: 943 344034
e-posta: kultura@pasaia.net
EPEA
Eskaera edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA
Doan.
BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI
Elkarteen udal erregistroaren ordenantza aplikatuko da.
DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: KULTUR ELKARTEAK
  • Fitxategiaren xedea: Udaletxearen eta kultur elkarte desberdinen harremanak kudeatzea
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira lagapenak aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak