Web edukia bistaratu

Sarrera eta Irteera

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA

Udaleko Sarreren eta Irteeren Erregistroa da bide ofiziala edozein motatako informazioa edota dokumentazioa udalari eman edo udaletik jasotzeko.

 

IZAPIDETZEA

Bi aukera daude:

 

  1. Zuzenean INTERNET bidez (Erregistro On-line-ra sartu aurretik orri honetako informazioa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu).

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

  1. Udal Erregistro Nagusira joatea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.

 

BULEGOKO ORDUTEGIA

8:00-14:00

 

HARREMANETARAKO

  • Erregistroa: Pasaia Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Telefonoa: 943 344034
  • Posta elektronikoa: pasaia@pasaia.net

 

EPEAK

Edozein momentutan egin daiteke.

 

ZENBATEKOA

Doan.

 

BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI

Erregistroa On-line erabiliz sarrera bat egin aurretik, begiratu ia badagoen zuk behar duzun izapide edo gestiorako prozedura propiorik. Kasu askotan udalak berariazko eskabide-orria emango dizu, eta horrela denbora eta arazoak sahiestuko dituztu: Izapideen eta Gestioen Katalogoa

 

Erregistroa On-linen erantsi daitezkeen fitxategien tamaina eta formatua
Gehieneko tamaina: XX Mb (zehaztu gabe)
Onartzen diren fitxategien formatuak:
Dokumentuak: ODT, ODS, TXT, RTF, HTML, DOC, XLS eta PDF
Irudiak: JPG, JPEG, BMP, GIF, TIF, TIFF, ODG eta DWG
Bestelakoak: ZIP eta RAR (beti ere, aipatu artxibo motakoak baldin badituzte)
Erregistroa On-linek edonolako formatu onartuko ditu. Erabiltzaileak beste motatakoren bat eransten baldin badu, udala saiatuko da hura zabaltzen, eta horretarako neurriko denbora eta errekurtsoak erabiliko ditu. Ezin baldin badu, fitxategia ez-jasotzat emango da.

 

Ordenantza

Erregistroa On-line-aren funtzionamendua, eta kudeaketa elektronikoaren beste hainbat atal, “Pasaiako udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantzan ” jasota daude. Ordenantzan jaso gabe dauden atalak indarreko legediaren arabera arautuko dira.


DATUEN BABESA

Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

 

  • Fitxategiaren izena: DOKUMENTUEN SARREREN ETA IRTEEREN ERREGISTROA
  • Fitxategiaren xedea: Udaletxean dokumentuen sarrera eta irteera erregistratzeko fitxategi nagusia
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.

Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:

PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA

Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Ondorengo estekan eskura dezakezu eskabide-orri normalizatua edota baliatu zaitezke eskubide horiez: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.