Web edukia bistaratu

Eskabide Orokorra

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA

Eskabide hau erabil ezazu, udalari zerbait eskatu nahi badiozu eta ez baduzu zure beharretara egokitzen den eskabide berezirik aurkitzen:

 

ESKABIDEA

IZAPIDETZEA
Bi aukera daude:

  1. Zuzenean INTERNET bidez (Erregistro On-line-ra sartu aurretik orri honetako informazioa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu).

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

  1. Udal Erregistro Nagusira joatea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.

BULEGOKO ORDUTEGIA
8:00-14:00

HARREMANETARAKO

  • Erregistroa: Pasaia Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Telefonoa: 943 344034
  • Posta elektronikoa: pasaia@pasaia.net

EPEAK
Edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA
Eskabidea erregistroa uztea doan da.


DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: SARREREN ETA IRTEEREN ERREGISTROA
  • Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa
  • Aurreikusitako lagapenak: Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.
  • Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzerakoan, baliteke beste fitxategi baten parte izatea.

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.

Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:

PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA

Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Ondorengo estekan eskura dezakezu eskabide-orri normalizatua edota baliatu zaitezke eskubide horiez: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak